XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oro har, sarrerako seinalearen zikloerdi positiboan, Qsub1 transistorea zuzenki polarizatuko da eta eroale izango dugu, bitartean Qsub2 ebakita geratzen delarik.

Qsub1 emisore jarraitzaile gisa dabil eta irteerako seinalea sarrerakoaren ia berdina izango da, irteerako inpedantzia (erresistentzia) txikia delarik.

Zikloerdi negatiboan, Qsub1 ebakita geratzen da eta Qsub2 eroale izango da.

Orotara, funtzionamendua garbi geratzen da: goiko transistoreak (Qsub1) zikloerdi positiboa bideratzen du eta behekoak (Qsub2) zikloerdi negatiboa.

5.5.1.1 Gurutzamenduko distortsioa

Transistoreak, ebaketa-puntuan polarizatuak daudelako sarrerako seinalea 0,7 V baino txikiagoa den bitartean irteeran seinalerik ez da agertzen.

Hori dela eta agertzen da gurutzamenduko distortsioa deritzona.

5.10. irudian ikusten da zer-nolako itxura duen irteerako seinaleak.

5.10. irudia. KAko zirkuitu baliokidea eta gurutzamenduko distortsioa.

Distortsio hau saihesteko transistore bakoitzari zuzeneko polarizazio txiki bat ezartzen zaio, Q puntua ebaketa-puntua baino zerbait gorago kokatzen delarik.

Praktikan AB klasekoa izaten da potentziako aplikazio gehienetan erabiltzen den anplifikadorea.

5.11. irudian agertzen da zirkuitu praktiko bat, bertan hiru etapa bereiz daitezkeelarik: seinale txikiko anplifikadorea (Qsub1), A klaseko anplifikadorea eta B klasekoaren kitzikatzailea dena (Qsub2), eta AB klasean polarizatua dagoen push-pull emisore jarraitzailea (Qampsub3; eta Qampsub4;).

Rampsub6; eta Rampsub7; erresistentziak, Qampsub3; eta Qampsub4; enbalatze termikotik babesteko daude.